Zer doinu du Nafarroak? - hizkuntzak_nafarroa
Otras lenguas

Zer doinu du Nafarroak? Beste hizkuntza batzuk
16 urteko edo hortik goitiko Nafarroako biztanleriaren %7,6rentzat lehen hizkuntza ez da gaztelania, ez eta euskara ere.
Gure Komunitatean gaztelania eta euskara kenduta ama hizkuntzarik ohikoenak arabiera (%1,37), portugesa (%0,73) eta errumaniera (%0,72) dira.
16 urteko edo hortik goitiko Nafarroako biztanleriaren %4,3 edo gehiago etxean gaztelania edo euskara ez den hizkuntzaz mintzo da lehentasunez. Erriberan eta Goi Erriberan %6,8 izatera iristen dira.
Gaztelaniaren eta euskararen atzetik, arabiera da etxean gehien erabiltzen den hizkuntza (%1,15). Haren atzetik, baina askoz ere neurri txikiagoan mintzatzen dira ingelesa, portugesa eta errumaniera.
Ingelesa, frantsesa, arabiera, portugesa eta errumanieraren atzetik badira Nafarroan mintzatzen diren atzerriko beste hizkuntza batzuk ere: bulgariera, errusiera, wolof, swahilia, bereberra, txinera, urdua, thailandiera, ukrainera, georgiera...