Espacio

Ogi apurrak

¿Cuántas lenguas se hablan en el mundo?

Zenbat hizkuntza mintzatzen dira munduan?

Espacio

Espacio

Lenguas en el mundo

Munduko Hizkuntzak 

Bi astero hizkuntza bat desagerten da

Munduan 7.000 hizkuntza inguru mintzatzen dira. Horietatik 250 soilik iristen dira milioi bat hiztun baino gehiago izatera, eta 10 milioi hiztunetik gora dituzten hizkuntzak 60 baino ez dira. 12 hizkuntzak bakarrik (%0,2 ozta-ozta) dituzte 100 milioi hiztun baino gehiago: txinerak, ingelesak, hindiak, espainierak, frantsesak, bengalerak, arabierak, errusierak, portugesak, indonesierak, japonierak eta alemanak. Planetako populazioaren %50 baino gehiagorentzat lehen hizkuntza munduan gehien hitz egiten diren 12 hizkuntza horietako bat da. 580 hizkuntzak bakarrik dute nolabaiteko aitortza instituzionala, eta ondorioz, erabil daitezke administrazioan, hezkuntzan edo hedabideetan. Hizkuntzen aitortza instituzionala funtsezkoa da haien iraupenerako. UNESCOren arabera, hizkuntzen %43k ez du bermatuta belaunez belauneko transmisioa. Hori horrela, desagertzeko arriskuan daude. Izatez, bi astetik behin hizkuntza bat hiltzen da munduan. Mundua anitza da hizkuntzei dagokienez. Zatirik handienean jendea hizkuntza bat baino gehiago mintzatzen den komunitateetan bizi da. Elebakartasuna salbuespena da, eta ez lege.

Diversidad lingüística

Hizkuntz aniztasuna 

Hizkuntza aniztasuna ez da berdin gorde kontinente guztietan. Afrika eta Asia dira anitzenak, bakoitza 2.200 hizkuntzarekin (%31). Ozeanian 1.400 hizkuntza dituzte (%20) eta Ameriketan 1.000 (%14). Europa da, 200 hizkuntzarekin (%3ra ez da iristen) berezko aniztasun linguistikoa gutxien zaindu duen kontinentea. Egun mintzatzen diren Europako hizkuntzak 200 inguru dira eta 8 familiatan sailkatzen dira. Familia garrantzitsuenetariko bat hizkuntza indoeuroparrena da. Familia horretakoak dira, besteak beste:

• Latinetiko hizkuntzak

• Hizkuntza germaniarrak

• Hizkuntza eslaviarrak

• Hizkuntza zeltak