Ogi apurrak

Lenguas oficiales de Navarra

Nafarroako hizkuntza ofizialak: gaztelania eta euskara

Gaztelania edo espainiera, Espainiaz gain Amerikako 19 estatutako eta Afrikako estatu bateko (Ekuatore Ginea) hizkuntza ofiziala da. 530 milioi hiztun ditu (lehen edo bigarren hizkuntzatzat dutenak), gehien-gehienak Amerikan.

Euskara isolatutzat hartzen den Europako hizkuntza bat da; izan ere, beste hizkuntza batzuekin loturarik aurkitu ez zaionez ezin izan da inongo familiatan sailkatu. Europako bi estatutan hitz egiten da, Espainian eta Frantzian, eta milioi bat hiztun inguru ditu.

Nafarroan bi dira berezko hizkuntzak, gaztelania eta euskara, eta bertako biztanleak bietan mintzatu izan dira historikoki.

Nafarroako 16 urtetik gorako biztanleen %23,2k badaki zerbait euskaraz. %12,9 ongi mintzatzen da, eta %10,3k zerbait badaki baina ez du guztiz menderatzen.

16tik-24 urtera bitarteko gazteen multzoan da handiena euskararen ezagutza: %38. %25,8k ongi menderatzen du eta %12,2k zerbait badaki, ongi mintzatzera iristen ez bada ere.

Aprendizaje de euskera

Euskara ikasi

2018-2019 ikasturtean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen %47,2k ikasi zuten euskara eskolan: %27,3rentzat euskara irakas-hizkuntza izan zen (D eredua) eta %19,9rentzat irakasgai (A eredua).

Ikasleen %100ek ikasten du eskolan gutxienez atzerriko hizkuntza bat (oro har ingelesa, baina baita frantsesa eta alemana ere).

Nafarroan atzerriko hizkuntzen ezagutza handiagoa da euskal hiztunen artean euskaraz ez dakitenen artean baino.

Euskaraz ez dakiten Nafarroako 16 urteko edo hortik goitiko gazteen %22,8k daki ingelesez, frantsesez edo bietan. Aldiz, Nafarroako biztanleria elebidunaren (gaztelania-euskara) %35,9k daki horiez gain ingelesez, frantsesez edo bietan.

Gazteen artean (16tik 24 urtera) kopuruek gora egiten dute. Gaztelania-euskara hiztun elebidunen %64,4k daki ingelesez, frantsesez edo bietan. Euskaraz mintzatzen ez direnen artean portzentajea %57,8koa da.